Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen asteko ostiralean, jende mordoa bildu zen Olaztin, Ziordi Sport taldearen aldeko afari eta kontzertuetan. Antolatzaileek Iban Lopezek eta Javier Goikoetxeak Suzuki Swift kopan parte hartzeko dirua ateratzea zuten helburu.Antolatzaileek pozik zeuden jendearen erantzunarekin. "Sakanatik, Iruñerritik, Elizondotik, Gipuzkoatik eta Arabatik etorri da jendea. Guztira 140 lagun bildu ginen afarian eta kontzertuetan ere jende ugari bildu zen" jakinarazi dute.Ziordia Sport taldeak eskerrak eman dizkie joan zen ostiraleko ekitaldia posible egin zuten guztiei: Otxaportillo Al Ajillo, Las Devoras eta Stupenda Jones taldeei, Altsasuko Me rio de Janeiro Batukadari, Olaztiko Gazte Asanbladari, Audio Visual Media-koei, Clinker jatetxeko arduradunei eta festan parte hartu zuten guztiei. Horien guztien laguntzari esker, taldeak bere helburua lortu du.