Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zaragozako Jose Garces kiroldegiko pilotalekuak Zaragozako Irekiko final laurdenetako partiduak hartu zituen atzo. Besteak beste, Jon Gorriti eta Jorge Nagore lehiatu ziren Frontisek antolatutako txapelketan. Ez zuten zorte berdina eduki biek: Nagorek aurrera eginen du, Urdaniz mendean hartuta. Gorriti, berriz, txapelketatik kanpo geratu da, Camamero II.aren aurka galdu ostean.Emaitzak Camarero II 10 10 Gorriti 02 09 Atzoko jaialdiko bigarren partiduan, Frontiseko pilotari uhartearrak Camarero II.arekin neurtu zituen indarrak. Lehen jokoan Camarerok nahi bezala jokatu zuen eta, erreakziorako gaitasunik gabe, 2 tantotan utzi zuen Gorriti. Bigarren jokoan zentratuago kantxaratu zen uhartearra eta luzean jokatuta, jokoa eskuratzetik gertu ibili zen. Baina ezin izan zuen 10. tantoa lortu. Beraz, txapelketatik kanpo geratu da.Nagore 10 10 Urdaniz 09 01Jaialdia isten zuen partiduan, laugarrenean, ez zuen asko iraun emozioak. Lehen jokoa izan zen borrokatuena. Tanto bakarrarengatik bereganatu zuen jokoa Nagorek. Zuen dena emateko prest atera zen Irurtzungoa bigarren jokoan. Arerioa puntu bakarrean utzi zuen.Finalerdiak eta finala asteburu honetan Nagorek, Camarero II.ak, Lasak eta Antxiak egin dute aurrera.Pilotariek larunbatean izanen dituzte finalerdiak. Irurtzungo pilotariak Aritz Lasa izanen du aurrez aurre, arratsaldeko 18:00etan.Norgehiagoka hau gainditzen badu, igandean izanen du finala, eguerdiko 12:00etan.