Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Duzun onena du izenburua gidaliburuak. Argitalpenak umeen hizkuntza garapenerako aholku batzuk jasotzen ditu eta "hizkuntzei familian eman beharreko tratamenduaz, hainbat gomendio" proposatzen ditu. Aurretik ere euskara zerbitzuek bazuten halako materiala, baina berritu egin dute. Euskara Zerbitzuek jakinik "umearen lehen ikastetxea" familia dela, eta hizkuntzen eremuan gurasoek "seme-alabei ahalik eta hiztunik hoberenak eta osatuenak izaten laguntzeko" bidea eman nahi du gida liburuak. Euskara zerbitzuek familiekin duten lehen hartu emana da gidaliburua ematea eta opari batekin batera (liburua edo lerdezapia) HAURRAK hitza duen pegatina eta kanpainaren logotipoa familiei bidaltzen. Lehen harreman horren ondoren, familiek "hizkuntzarekiko jarrera positiboak transmititzeko" euskara zerbitzuek sendiekin harremana izaten jarraitzen dute eta haurrek urtebete dutenean Kontu txikiak izeneko materiala ematen zaie, bertan liburu bat eta CD bat daude, euskarazko jolasekin eta kantekin, umeekin batera aritzeko.