Arakil arroko arrantza-esparruak zainduko ditu elkarte batek

Guaixe 2008ko apirilaren 21a

Nafarroako Gobernuak astelehenean onartu zuen 4 ehiztari eta arrantzale elkarteri diru laguntzak ematea. Elkarteek laguntzak amuarrainen arrantza-esparruetako debekualdia zaintzera bideratuko dituzte. Elkarte horiek aurretik ere arrantza-esparruen administrazioa jasoa dute eta haiek zaintzeko baliabideak dituzte. Diru laguntza eskaera haiek egin zuten. Arakil arroko arrantza-esparruen (Arakil, Basaburua, Larraun eta Araxes ibaietakoak) zainketaz Iruñeko Kirol Ehiztari eta Arrantzaleen Elkartea arduratuko da. Zeregin horrengatik 40.000 euro jasoko ditu. Elkarteak eginen duen zainketa Guardia Civilak, Foruzaingoak eta Ingurumen Departamentuko teknikariek egiten dutenaren osagarria izanen da.