Finalerdietarako txartelak jokoan

Guaixe 2008ko apirilaren 25a

Maiatzaren lehen asteburuan jokatuko diren finalerdien aurretik, 3 mailatatik bitan neurketa garrantzitsuak daude oraindik jokatzeko.1. maila Txapelketak asteburuan despedituko du ligaxka. 4 bikote onenak sailkatuko dira final laurdenetarako eta oraindik ere zenbait txartel ez daude emanda. Ligako azken neurketak honakoak dira:Nerea-Amaia / Maite-MªAngelesMaite-Beronika / Edurne-AnaAitziber-Asun / Rakel-BeaEider-Laura / Leticia-BlankaAsteburuko jardunaldi horren faltan honela dago sailkapena aurreneko mailan:1. Rakel-Bea 6 puntu2. Eider-Laura 53. Aitziber-Asun 34. Maite-Beronika 25. Edurne-Ana 26. Nerea-Amaia 27. Leticia-Blanka 18. Maite-MªAngeles 02. maila Final laurdenetako partidak jokatuko dituzte larunbatean. Multzo bakoitzeko bikote onenak elkarren artean neurtuko dira Olatzagutiako pilotalekuan. Hona neurketak:13:00etan Amaia-Tati / Naroa-Garazi16:00etan Erkuden-Susana / Garbiñe- Rakel16:30ean Yanira-Saioa / Ainara Aizea17:00etan Eunate-Irantzu / Igone-Ana3. mailaLehiatu diren bikoteei dagokienez, ligaxka despeditu eta gero asteburu honetan ez da maila horretako neurketarik. Maiatzeko aurreneko asteburuan lehen lau bikoteak Etxarri Aranatzen finalerako txartela lortzeko borrokatuko dira. Honako hauek: Begoña- Margari;Sara- Loitzune; Agurne-Jasone eta Anaitz- Nerea. Kanpoan gelditu dira Izaskun- Oihana eta Aintzane-Idoia bikoteak.