Sakanako eskolako aizkolariak lanean

Guaixe 2008ko apirilaren 25a

Asteburu honetan Sakanako aizkora eskolako bi ikasle lehian mustuko dira: Iñaki Vazquez Vazquez, Sakana, eta Araban bizi den Arkaitz Jauregi beasaindarra. Haiekin batera lehian izanen da Ibai Gorriti sakandarra.Larunbatean, Leitzako Amazabal frontoian, 19:30ean, 3 neurketa daude iragarriak. Haietako lehenak, 23 urtez azpiko txapelketari dagokiona, bi sakandar jarriko ditu aurrez aurre: Ibai Gorriti eta Iñaki Vazquez, Sakana. Azken horren jendaurreko aurreneko saioa izanen da. Vazquez astelehenean ariko da berriro, oraingoan Lazkaoko plazan. 19:00etan hasiko den jaialdian Iñaki Vazquez, Sakana eta Arkaitz Jauregi neurtuko dira.