Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zikloa asteartean hasi zen Ana Beamountek Urdiaingo herriako etxean emandako hitzaldiarekin. Bere jarduna haurren kasketei nola aurre egiteko moduari zuzenduta izan zen. Hurrengo hitzaldia, astelehenean izanen da, Iturmendiko Auzo gelan. Amaia Vazquez Eguzkitzak "Sexualitatea haurtzaroan" gaia izanen du hizpide, 19:00etatik aurrera. TailerrakMaiatzeko zubiaren etenaren ondoren, maiatzaren 6an eta 8an, Etxarri Aranatzen "Aisia eta aisialdia hezi" tailerra izanen da. Ainhoa Vazquezek emanen du Etxarri Aranazko San Donato eskolan, 15:00etatik 16:30era. Maiatzaren 12 eta 14rako beste tailer bat iragarria dago, oraingoan Etxarri Aranatzen egoitza duen Andra Mari Ikastolan. Amaia Vazquez Eguskitzak "Mugak eta arauak familian nola ezarri" gaia hartuta izanen da hizlari. Saioak 15:00etatik 16:30era izanen dira. Guraso Elkarteek eta Etxarri Aranatz eskualdeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako zikloa maiatzaren 20an despedituko da Lakuntzan. Udaletxean Blas Camposek hitzaldia eskainiko du, haur estresaren prebentzioaz eta erabileraz.