Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Erabakian jasotzen denez, Irurtzun erdialdetik trafikoa kentzeko N-3 aukeraren alde egin du Gobernuak, hau da, herriaren eta lantegien artean errepide bat egiteren alde. Aukera horren aurka azaldu dira bai udala, bai saihesbidearen kontrako plataforma. Plataformak salatu izan du Nafarroako Gobernuak orain onartu duen aukera "duela 5 urte baztertu" egin zuela "konponbide orokor bat bilatu nahi zuelako". Gauzak ere aldatu egin dira Irurtzunen azken 5 urteetan, eta Gobernuak saihesbidea egin nahi duen tokiaren ondoan urbanizazio berria dago. Trafikoa, beraz, etxeen ondotik pasako litzateke. Bestalde, maiatza hasieran udalak eta plataformak bi borobiletan oinarritutako aukera berri bat aurkeztu zioten Nafarroako Gobernuari azter zezan. Trenbide pasaNafarroako Gobernuak astelehenean hartutako erabakiaren arabera, Izurdiagako trenbide pasa kentzeko lurpeko pasa eginen da. Hori zen behintzat kontseilariak otsaila hasieran esan zuena. Hainbat bileratan Izurdiagako biztanleek adierazitako aukera hori da, hain zuzen ere, Arakilgo Udalak gobernuari helarazi diona. Hala ere, ez dirudi kontzejuko kudeaketa batzorde berria aukera horren alde dagoenik.