Biurdanako irakurraldi publikoan ere sakandarrak izanen dira

Guaixe 2008ko apirilaren 24a

Irakurtzeko lana gizartearen hainbat esparrutan ezagunak diren pertsonek hartuko dute, tartean Alberto Ongay pilotari satrustegiarra eta Fermin Idareta irurtzundarra, haien ikastetxea izan zenera bueltatuko direnak. Haiekin batera, Irurtzungo Atakondoa ikastetxe publikoko bi ikasle izanen dira: Iñaki Baraibar (DBH 2) eta Oskia Ollakarizketa (DBH 1). Jakina, Iruñeko institutuan ikasten duten arakildarrek ere parte hartuko dute irakurraldi publikoan: Egiarretako Mar eta Ane Gonzalez ahizpak. Mailaka, ikasleak irakurraldiaren aretora pasako dira eta irakurketa entzuteaz gain, ondoren, aparteko gela batean, gonbidatuekin ordu erdiz hizketan egoteko aukera izanen dute.