Ba al dakizue Monet bere helduaroan ez zela abstrakziora hurbildu, baizik eta ez zuela ondo ikusten?

Guaixe 2008ko maiatzaren 1a

Inpresionismoaren ikono inportanteenetariko bat izan zen Monet; bere bizitzaren azkenaldian, abstrakziora hurbildu izan zen.Baina Michael Marmor, Standford-eko Unibertsitateko (EEUU), oftalmologia irakasleak dioenez eta Antiqvaria Aldizkarian argitaratu zuen bezalaxe; uste zenaren kontra, Monet ez zen bere estiloa aldatzen ari, ez zuen ondo ikusten, ordea, bere kataratak zirela eta.Honen ildoan badirudi, Edgar Degas inpresionistak ere, bazituela ikusmen problemak, adina zela eta.Michael Marmor-ek dioenez, zeinak bi artistek ikusten zituzten imaginak filtro sistema batzuen bidez eta epealdiaren dokumentazioaz baliaturik errekreatu izan dituen ordenagailuz, Degas-ek macular degenerazioa jasaten zuen eta Monet-ek, kataratak.Marmor-en ustez, Monet-en "Puente Japonés de Giverny" obran, laranja ta urdin potenteak ikus ditzazkegunean; Monet-ek berde-horixka pupurri bat ikusten zuen. Eta Marmor-en ustetan, azkenaldian, artistak koloreak etiketetaz baliaturik aukeratzen zituen,. Hori dela eta, operatu ondoren, epealdi horren margolan asko apurtu omen izan zituen.Irakasle honek argitzen du ez duela artea esplikatu nahi; baizik eta, artistek gainditu behar zituzten oztopoak ezagutzera eman. Bere estudiorako, dokumentazio historikoetaz baliatu izan da eta horretan artistak bere ikusmen arazoaz hitz egiten duen eskutitz batzuk aurki daitezke, baina ez dute abstrakziorako eboluzioaren nahirik adierazten.Itziar Nazabal