Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Nafarroako Goma Gaineko 4x4 Sokatira Txapelketako bigarren jardunaldia hartu zuen Arbizuko kiroldegiak. Emakumezkoetan (260 kilo) Amaiur taldea gailendu zen. Egia esan, lehen jardunaldiko kalkoa izan zen bigarrena, Sakanakoak bigarrenak sailkatu baitziren. Amaiurrek 13 puntu eskuratu zituen, Sakana taldeko neskek 12, Beti Gaztek (Lesaka) 10, Berriozar A taldeak 6, Txantreak 3 eta Berriozar B taldeak 0.Gauzak horrela, sailkapen orokorrean Amaiur da onena (12 puntu). Sakana bigarrena da (10 p.) eta Beti Gazte hirugarrena (8 p.). Ondorengo sailkatuak Berriozar A (6 p.), Txantrea (4 p.) eta Berriozar B (2 p.) dira. Goma gaineko lauko txapelketa ligaxkan jokatzen ari denez, hirugarren eta azken jardunaldian erabakiko da nork eramanen duen txapela, taldeen artean diferentziak ez baitira oso handiak. Sakanako neskek oraindik ere txapela etxera ekartzeko aukera dute, baina hori bai, maila bikaina ematen ari den Amaiur mendean hartu beharko dute, kosta ala kosta.Hirugarren eta azken jardunaldi erabakiorra maiatzaren 10ean jokatuko da, Errotxapean, 17:00etan.