Igandean, final handia Txantrean

Guaixe 2008ko apirilaren 29a

Bakaikuk Nafarroako Herri Kirol Jolasen laugarren eta azken jardunaldia hartu zuen igandean, proba konbinatuetan eta sokatiran. Lau jardunaldietan taldeek egindako denborak kontuan hartuz, sailkatutako onenak Nafarroako Herri Kirol Jolasen final handian lehiatuko dira. Sakanako taldeak poliki aritu dira lehian, eta talde batzuk finalerako txartela lortu dute. Finala igandean jokatuko da, maiatzaren 4an, Txantreako Ezkaba Plazan, 11:00etatik aurrera. Euria egiten badu Virgen del Camino Institutuko frontoira lekualdatuko da ekitaldia.Talde sakandarrak finaletan Kimuen mailako proba konbinatuan hurrengo lau taldeek lortu dute finalerako sailkatzea: Berriozar A (0:26:45), Ultzama (0:27:34), Andra Mari (0:27:51) eta Basaburua (0:28:04). Iñigo Aritza finaletik kanpo geratu da, 18 segundogatik (0:28:22). Haurren proba konbinatuan, hurrengo lau taldeek jokatuko dute txapela: Andra Marik (0:34:12), Txantreak (0:36:00), Sakanak (0:36:03) eta Basaburuak (0:37:17). Putterri talde sakandarra finaletik kanpo geratu da, azken bi jardunaldietan lehiatu ez delako. Haurren sokatira txapelketan, hurrengo taldeak lehiatuko dira: Andra Mari (14,5 puntu), Basaburua (13,5 p.), Txantrea (11,5 p.) eta Igantzi (7,5 p.). Sakana ( A multzoko hirugarrena sailkatu zen) eta Putterri taldeak finaletik kanpo geratu dira.Eta bukatzeko, kadete mailako proba konbinatuko finalean ez dugu talde sakandarrik izanen. Basaburua, Ultzama, Berriozar eta Txantrea sailkatu dira. Andra Mari finaletik kanpo geratu da, 33 segundo eskasengatik. Nolanahi ere, kadete mailako sokatira finalean bi talde sakandar ariko dira lehian, Iñigo Aritza (8 puntu) eta Andra Mari (6 p.). Haiekin batera Basaburuak (12 p.) eta Txantreak (11,5 puntu) jokatuko dute txapela.