Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzunen, Sapa aurrean 5 langile kontzentratu ziren lan osasunaren aldeko aldarrikapenean. Etxarrengo granjako 10 langileek ordu batez gelditu zuen bere jarduna LABen deialdiarekin bat egiteko. Sakanako Mankomunitateko langile batek gauza bera egin zuen. Lakuntzako Aceros Moldeados enpresan, bestalde, 3 lan txandetan, ordu batez gelditu zuten 80 langilek. Beste horrenbeste langile gelditu ziren Bakaikuko Guema GH lantegian. Arbizuko Prosimed lantegiko 10 langileak bilkura egin zuten eta Urdiaingo Magoteauxen lan txanda bakoitzean batzarrak egin zituzten langileek. Altsasuko GI&T-ko 90 langilek ordu beteko geldialdia egin zuten, 3 lan txandatan banatuta. Sunsundegin ordu batez gelditu zuten 50 langilek. 53 izan ziren Lacunza Calorde Vida lantegian geldialdia egin zutenak. Hisphording Hispanian, txanda bakoitzean 5 langile izan ziren bat egin zutenak. Bestalde, eguerdian, enpresa horren aurrean 25 pertsona kontzentratu ziren. Eguzkiako langile guztiek, bakoitzak bere txandan, 15 minutuko kontzentrazioetan parte hartu zuten. Olatzagutiako Apoyos Metálicos lantegian gauza bera egin zuten enpresako 85 langileek. Sindikatuak arratsaldean ibar guztian barna zabaldu zuen prekarietatearen kontrako mezua auto karabana baten bidez. Bukaeran, Olatzagutian 25 pertsonek elkarretaratzea egin zuten. LABek "lan harreman eta prebentzio eredu ezberdinak beharrezkotzat" jo zituen, "osasuna, negozioaren ordez, eskubidea izan dadin. Hori dela eta, arriskuei eta kalteei aurre egiteko eredu publiko, unibertsal, kalitateko eta parte-hartzailea" aldarrikatu zuten.