Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Irurtzungo Bi Aizpe pilotalekuak Irurtzungo Eskuz Binakako 16. Txapelketaren finalak hartu zituen joan zen larunbatean. Kadete mailako 20 bikotek eta gazte mailako 14k izan zuten lehian txapela. Irurtzungo benjamin eta kimu mailako pilotariek ere bertan egon ziren, txapelketa labur jokatu ondoren.Emaitzak Benjamin eta kimu mailako finalak etxekoen artean jokatuz iren. Benjamin mailan, Azpiroz eta Lasarendako izan zen txapela, Galartza eta Arzoz 18-17 mendean hartuta. Agustinok eta Uztarrozek, berriz, 18-16 irabazi zuten Aldaregia eta Arzozen aurka. Ez zen emoziorik falta izan bi partidutan. Kimuen artean, Irañeta eta Uztarroz nagusitu zitzaizkien Aldaregia eta Zudaireri, 18-14.Lehen partidu horien ondoren, final nagusiak etorri ziren: kadete eta gazte mailakoak. Kadete mailan, Arrizabalagak (Zugarralde) eta Jauregik (Txaruta) mendean hartu zituzten Juango (Irurtzun) eta Gabilondo (Belate), 22-7.Gazte mailan, berriz, Ezkurdia eta Lukinendako (Belate) izan zen txapela, 22-10ekoarekin Arrieta (Hernani) eta Pazos (Irurtzun) mendean hartuta.Txapel eta trofeo banaketekin, amaiera eman zioten martxoaren 19an hasi zen txapelketari.