Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreneko topagunea Bakaikukoa izanen da. Bargan gora igo eta maiatza jasotzeko lana eguerdirako egina izanen dute bakaikuarrek. Ohi bezala, hilabetez zutik geldituko da Arzabalen, Hiru haitzetako handienean. Burundarrei lekukoa etxarriarrek hartuko diete. Ordu bata alderako zutituko dute pagoa barga gainean. Bi hitzorduetara jendea poliki bilduko da. Eguerdiko saioen ondoren, arratsaldean Burundako beste bi herriek hartuko dute lekukoa. Iturmendin 18:00etan hasiko dira prestaketak egiten eta hainbat herritarren ahaleginarekin pago ederra altxatuko dute Arrano Beltza plazan. Ziordiarrendako ere gaurkoa jai eguna izanen da.