Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ELABilbora deitu ditu ELAk bere kideak. Jesusen Bihotza plazan mitina eginen du sindikatu abertzaleak 11:30ean. Ondoren, handik abiatuko den manifestazioa eginen da, "Euskal Herri soziala indartzeko... langileak martxan" leloa izanen duena. Eguna borobiltzeko BECen bazkaria eta jaialdia izanen dira. ELAk dioenez "maiatzaren lehenak gaurkotasuna du mundu bidegabe batean lan egiten dugunondako", baita "gauzak nola diren erabakitzen dutenen eta gaizki daudenak defendatzen ditugunen arteko gatazka ere ulertzen dugunondako". ELAk langileen antolaketa premia nabarmendu du. Aldi berean, "perfil aldarrikatzaileagoa duen sindikalgintzaren osasun ona" nabarmendu du. LABEguerdirako Iruñean manifestazioa deitua du "langileok aldaketa eragin, gora Euskal Herri gorria" lelopean. Golem zinemetatik abiatuko da manifestazioa. LABEko ordezkariek esan dutenez, "gure eskubideak eskatzera eta bidegabekeriak salatzera kalera aterako gara langileok, aldaketa politiko eta soziala aldarrikatuz". Aldi berean, LABek aldarrikatu du: "globalizazio neoliberalak badauka alternatiba, eta langileok aldaketaren protagonista izan behar dugu". Horretaz gain, sindikatu abertzaleak gaineratu du Euskal Herriko "markoa agortuta dago eta ziklo politiko berria garatzeko, aldaketa beharrezkoa da". Langileak prozesu horretan murgiltzera deitu ditu. UGT Sindikatu sozialistak Altsasun ospatuko du maiatzaren lehena eta bere afiliatuak biltzeko egun osoko egitaraua antolatu du sindikatu sozialistak. Programa 11:00etan abiatuko da Iortia kultur gunean izanen den ekitaldi sindikalarekin. Lehenik Unai Hualde alkateak bildutako guztiak agurtuko ditu. Ondoren egunerako propio prestatutako manifestua irakurriko da eta Nafarroako Idazkari Nagusi den Juan Goienek hitza hartuko du. Horren ondoren, Iortia plazak auzatea, haurrendako jolasak eta herri kirol erakustaldia hartuko ditu. Aldamenean dagoen Burunda pilotalekuan, 14:00etan, mahaira eseriko dira UGTko kide eta lagunak. Bazkal buruan sindikatuan 25 urte daramaten afiliatuei domina emanen diete. Ondoren dantzaldia izanen da pilotalekuan bertan, 19:00etaraino luzatuko dena. CCOOSindikatua legeztatu zutela 30 urte betetzen dira aurten. Hori dela eta, sindikatuan 25 urte baino gehiago dituzten kideak omenduko dituzte. Ekitaldia Iruñeko Baluarten izanen da, 11:30ean. Horren ondoren, 13:00etan Nafarroako Parlamentuaren aurrean kontzentrazioa deitu du CCOOk. Ondoren bazkaltzera bilduko dira Iruñeko hotel batean. CCOOk maiatzaren lehena ospatzera deitu du "sendotasunez, aurrerapenak eskatzeko Justiziaren, Askatasunaren, Berdintasunaren eta Bakearen balio unibertsaletan, baita lan eta sindikal eskubideetan ere". ESK, CGT, STEE-EILAS y ATTUMaiatzaren lehena elkarrekin ospatuko dute lau sindikatuek Iruñean. Manifestazioa eginen dute hiriburuan, eguerdian, San Lorenzo aldetik abiatuta eta "lan precarietatearen kontra" lelopean. Mobilizazioarekin "lan osasun eta lan arriskuen prebentzio arloan egiten den inbertsio eskasa salatuko dute, baita lanean ematen ari den prekarietatearen hazkundea ere".