Nafarroako Kutxaren anaitasun festa

Guaixe 2008ko maiatzaren 1a

Egitaraua mezarekin abiatu zen. Elizkizuna eta gero, Altsasuko Zelandi kiroldegia jangela erraldoi bihurtu zen bildutako 669 pertsonei bazkaltzen emateko. Ederki bazkaldu eta gero dantza egiteko aukera ere izan zuten CANen anaitasun festan bildu zirenak. Ohi denez, ospakizuna baliatu zen urrezko eta diamantezko ezteiak ospatzen dituzten bikoteak omentzeko. Aurten 22 senar-emazte omendu zituzten. Guztiek ere oroigarri gisa eskultura eta diploma bana jaso zituzten. Omenduen zerrendaDiamantezko ezteiengatik omenduak izan ziren Juanita Etxarri Leiza eta Felix Igoa Garziandia etxarriarrak. Urrezko ezteinegatik omenduak: Juani Gorriti Lakuntza eta Juan Uharte Uharte eta Soledad Gorriti Arraiza eta Ricardo Uharte Sarasa uhartearrak; Mª Josefa Razkin Maiza eta Jose Sukia Mendinueta eta Flora Goikoetxea Aseginolaza eta Martin Andueza Mendinueta arbizuarrak; Benita Garziandia Huizi eta Santos Goya Jaka eta Cecilia Martiden de Armañanzas Bañez eta Juaquin Jaka Lakuntza etxarriarrak; Lourdes Galartza Lizarraga eta Eugenio Goikoetxea Irigoien urdiaindarrak; Ana Maria Cruz Silva eta Juan Rodriguez Rubiales, Petra Carrasco Diaz eta Manuel Borrega Hurtado, Maria del Carmen Grados Perianez eta Eustaquio Leal Salgado eta Leonor Bueno Martin eta Angel Iriarte Goikoetxea altsasuarrak;Carmen Lopez Ruiz de Galarreta eta Juan Agirre Otxoa, Juana Galbete Usatorre eta Basilio Arguelles Kristobalena eta Mª Jesus Jimenez Agilar eta Teofilo Rueda Sagredo olaztiarrak. Horietaz gain, omendu gehiago izan ziren, nahiz eta Altsasuko ospakizunean ezin izan zuten presente egon: Diamantezko ezteiak egiten dituzten Bonifacia Luis Erdozia eta Cesareo Elso Berasategi etxarriarrak eta Urrezko ezteiak egiten dituzten Micaela Razkin Iriarte eta Jose Razkin Reparaz, Mª Lourddez Araña Arbizu eta Francisco Reparaz Urkia eta Ana Maria Arretxe Goñi eta Juan Urkia Arratibel arbizuarrak; Isabel Dieguez Jaka eta Constantino Alba Ruiz, Rosario Cuesta Luna eta Jose Peral Bengoa eta Ana Maria Sanchez Gaitan eta Luis Mora Pelegrin altsasuarrak.