Lapurretagatik 3 atxilotu

Guaixe 2008ko apirilaren 30a

Lakuntzan Barañaingo bi herritar atxilotu zituzten, 25 eta 20 urtekoak. Foruzaingoak zabaldu duenez, tailer bateko nagusiak 12:50ean txatarra lapurtzen harrapatu zituen. Antza denez, furgonetan hainbat material kargatua zuten. Foruzaingoak atxilotu eta auzia Lehen Instrukzioko 1.zenbakiko Iruñeko Epaitegiaren esku gelditu da. Ostiralean bertan, Foruzaingoak 38 urteko iruindar bat atxilotu zuen Altsasun garaje batean zegoen auto batean lapurtzeagatik. Altsasuar batek aurreko asteko asteartean jarritako salaketak abiarazi zuen ikerketa. Autoko leihoa hautsi eta hainbat objektu lapurtu zizkiotela salatu zuen. Horren ondoren abiatutako ikerketak iruindarra atxilotzea ekarri zuen.