Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jakina denez, hautagaien artean Luis Bakaikoa Martich konposatzaile eta organo-jole etxarriarra zegoen, baina bera ez da izanen Leireko monastegian saria jasoko duena. Vianako printzearen Kultura saria eman den 18 urtetan aurreneko aldia da aktore bati ematen zaiona. Alfredo Landak (Iruñea, 1933) 120 bat filmetan parte hartu du, eta haietatik ehunen batean protagonista izan da. Besteak beste, aktore onenaren bi Goia sari jaso ditu, El bosque animado eta La marrana lanengatik.