Lan bikaina egin zuten Sakanako gimnastek

Guaixe 2008ko apirilaren 30a

Banakako finalerako txartela eskuratu dute benjamin mailako Maite Martinezek eta Usua Bergarak, kimu mailako Cristina Nunciok eta Leire Bujandak eta gazte mailako Marta Fernandezek. Taldeka, berriz, Iskizako bi talde garaikurrarekin itzuli ziren: kimu mailan, bigarren postuan geratu ziren Olaia Granizo, Leire Bujanda, Cristina Nuncio, Amaia Zubikoa, Nerea Llamas eta June. Gazte mailakoak 3. postuan geratu ziren: Marta Fernandez, Nerea Zabalo, Amelia Moreno, Amaia Olmo, Izaskun Lobo eta Nerea Ruiz.Benjamin mailan parte hartu zutenek ere, Alaitz Solozabal, Naia Elorza, Maite Martinez, Igone Augusto, Miriam Martin eta Nekane Vazquezek, maila ona eman zuten. Ekainaren 8an neurtuko dira taldekako eta banakako finalak. Iskiza taldeko Irantzu Gonzalez, Izaskun Lobo eta Amaia Olmo entrenatzaileek txapelketaren maila azpimarratu zuten eta lortutako emaitzekin "oso pozik" zeudela adierazi zuten. Iskiza taldeak eskerrak eman dizkio Altsasuko Jesusen Bihotza ikastetxeari instalazioak uzteagatik, eta Zelandi kiroldegiko langileei haien laguntzagatik.