Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kamioi kabinak zeramatzan kamioi bat bide bazterrean geldiarazi zuen Guardia Zibilak, antza, baimendutakoa baino luzera handiagoa zuelako. Kamioi gidariari dokumentazioa eskatu eta kamioia neurtu bitartean gertatu zen ezbeharra. Senar-emazteak gidatzen zuen autoak kamioia bete-betean jo zuen eta instantean hil ziren. Ostiralekoekin 9 dira aurten Nafarroako errepideetan hildako pertsonak. Haietatik 4 Sakanan izandako auto-istripuetan hil dira. Bakarra zen sakandarra, Olatzagutian kamioi batek harrapatuta hil zen oinezkoa. Iaz 3 sakandar hil ziren auto-istripuetan. Bestalde, Guardia Zibilak jakitera eman duenez, larunbat goizaldean 47 urteko uhartear bat atxilotu zuten alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. Bigarren mailako errepidean geldiarazi zuten haren autoa, Altsasun, eta probak egin ondoren 1,21eko maila eman zuen.