Langabeziak %5,81 egin du behera apirilean

Guaixe 2008ko maiatzaren 7a

Aurreko hilean 32 pertsonak (17 emakumek eta 15 gizonek) lana opatu duenez, Altsasuko Enplegu Bulegoan apirila bukaeran 519 zeuden izena emanda. Iaz baina 5 gutxiago. Generoari erreparatuz gero lana bilatzen duten emakumeen kopurua gizonena baino handiagoa da, 313 eta 206 hurrenez hurren. Adinari dagokionez 91 dira lan bila dabiltzan 25 urtez azpiko sakandarrak [59 gizon (-6) eta 32 emakume (+1)]. Adin horretatik gorako langabetuak, aldiz, 428 dira [281 emakume (-17) eta 147 gizon (-9)]. Sektoreei erreparatuz gero ez da aldaketarik izan. Langabetu sakandar gehienek, 279 (-13), zerbitzu arloan lan egin nahiko lukete. Industrian lan egiteko prest 145 (-7) langabetu daude. Eraikuntzan lan egiteko 47 (-7) eskaera jasoak daude enplegu bulegoan. 39 (-3) dira aurretik lan egin ez duten eta izena emanda daudenen kopurua eta, azkenik, 9 (-2) pertsona prest azaldu dira nekazaritzan lan egiteko. Bestalde, apirilean Altsasuko Enplegu bulegoaren bidez 91 kontratu mugagabe sinatu ziren, aurreko hilean baino 18 gehiago.