Industrialde proiektuaren ingurumen ondorioen adierazpena onartu da

Guaixe 2008ko maiatzaren 7a

Hala ere, NASUINSAk sustatutako industrialdea garatzeko zenbait baldintza jasotzen ditu adierazpenak: industriak ezartzeko garaian kontuan hartu beharko da bere hondakin ur industrialak tratatu beharra dagoen; industrialdeko komunetako hondakin urak Urdiain-Altsasuko araztegira eraman beharko dira eta, horrekin batera, lur soberakinak, ahal dela, industrialdean bertan obrak egiteko erabiliko dira eta ez dira hondakindegira eramanen. Urdiain-Altsasuko industrialde proiektuaren ingurumen ondorio adierazpenean beste baldintza batzuk ere jasotzen dira, besteak beste: drainatze sistema iraunkorrak ezarri behar lirateke, azaletik isurtzen den uraren emaria gutxituko dutenak eta urbanizatu aurretik izandako hidrologia ahalik gutxien aldatuko dutenak; Arakil ibaia eta bere adarrak gainazaleko isuriez ez kutsatzeko bermeak jarri beharko dira edota uholdeak saihesteko neurriak.Horietaz gain, anfibioendako egindako putzuei buruz eta ingurua lehengoratzeko hartutako neurriei buruz txostena eman beharko diote Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari lanak despeditu aurretik. Aldi berean, ondare arkeologikoarekin bateraezina den eraginik ez dagoela egiaztatu behar da eta horretarako zundaketak eginen dira eta, azkenik, jarraipen arkeologikoa eginen da.