Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Afizionatu mailako txirrindulariek aukeran eduki dituzte lasterketak zubi honetan. Maiatzaren 1ean, Santakutz klasika izan zuten lehian Legazkin. Didac Ortega izan zen lasterketaren 167,5 kilometroak egiten lehena, 4:10:31ko denborarekin. Rural Kutxako Josu Garate 44.a izan zen eta Zabier Zabalo olaztiarra 59.a, biak ere 2:09ra.Larunbatean Berriatuan bildu ziren txirrindulari amateurrak, San Gregorio Sariaren lehian, Euskaldun Txapelketarako proba puntuagarrian. Azpiru-Ugarteko Fabricio Ferrari txirrindulariak bakar-bakarrik pasatu zuen helmuga, azken 40 kilometroak bakarrik egin eta gero. 3 ordu, 32 minutu eta 14segundo behar izan zituen lasterketako 137 kilometroak egiteko. Rural Kutxako Ruben Martinez 8.a izan zen, 8:04ra.Bidelan-Kirolgi taldean dabilen Patxi Mundiñano etxarriarrak, berriz, Euskal Herriko lasterketak utzi eta Galizia aldera jo du. Bertan, 3 etapako itzulian parte hartu du, Volta da Ascensionen.