Sakandarren Eguna blog eta guzti dator

Guaixe 2008ko maiatzaren 7a

Bide horretan batzordeak bloga egitea erabaki du. Eta horretarako bi arrazoi eman ditu. Alde batetik, "egunari buruzko berriak jaso ahal izateko beste kanal bat sortzea". Bestetik, blogak ematen dituen aukerak baliatu nahi ditu batzordeak "sakandarraren iritziak jaso ahal izateko". Hau da, foro gisa erabilia izateko. Sakandarren egunaren blogean sartzen denak informazio gutxi batzuk opatuko ditu hasiera batean. Baina eguna hurbildu ahala bere edukia aberastuz joanen da. Egunaren antolaketaz arduratzen den batzordeak dei egin du "gaiei buruz eta sakandarren egunari buruzko iritziak ematera, guztion artean, gure neurriko Sakandar Eguna antolatu" ahal izateko.