Mendiko bizikletan ibiltzen direnek hitzordu garrantzitsua izan zuten Irurtzunen joan zen larunbatean. Bertan, Itxesia Trofeoa zuten jokoan, Nafarroako Mountain Bike Txapelketa erabakiko zuen lasterketa eta Euskadiko BTTko Open Spiuk probarako puntuagarria zena. Elite eta 23 urtez beherakoen mailan 147 txirrindulari lehiatu ziren eta emakume, gazte, kadete eta master mailan hogei inguruk. Denek ere oso ibilbide teknikoa gainditu behar izan zuten, aldapa eta gainbehera gogorrekoa.Proba nagusian, elite mailan, erraztasunez nagusitu zen Asier Apezetxea eta, beraz, bera da Nafarroako txapeldun berria. 23 urtez azpikoen artean, Diego Latasa gailendu zen.