Larunbataz geroztik, Gorka Verdugo eta Pablo Urtasun Asturiaseko Itzulian daude.Llanes eta Aviles arteko 168 kilometroko etapa izan zuten atzo, itzuliko 3.a. Gorka Verdugo eguneko ihesean sartu zen, beste zortzi txirrindularirekin batera, La Robellada portuan gora. Baina helmugarako 40 kilometro falta zirela, sprinterren taldeak lanean hasi eta, lasterketa amaitzeko 4 kilometroren faltan, harrapatu egin zituzten iheslariak. Stefano Garzellik eskuratu zuen garaipena, esprintean. Irabazlearen talde berean helmugaratu zen Pablo Urtasun, 25. postuan. Gorka Verdugo 121.a izan zen, 1:45era. Sailkapen nagusian, LA Aluminios taldeko Angel Viciosok jarraitzen du lider. 73.a da Gorka Verdugo, 10:01era eta 100. postuan dago Pablo Urtasun, 20:16ra.4. etapa dute gaur, etapa nagusia: Pravian hasi eta Acebo gainean amaituko da lasterketa, kategoria bereziko portua igo ondoren. 180 kilometroko etapan beste bi portu ere gainditu beharko dituzte: Pozo de las Mujeres Muertas, lehen mailakoa eta El Connio, kategoria berezikoa.