Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Sakanako Ikastetxeen arteko V. Kirol Topaketa antolatu du, bailarako ikastetxeetan herri kirolak lantzeko helburuarekin. Arbizu, Altsasu eta Uharte Arakilen ondoren, aurten Olaztiri egokitu zaio jaialdia hartzea.Sakanako ikastetxetako lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek parte hartu zuen topaketan. Ikasturtean zehar herri kirol ezberdinak probatu ondoren (lokotxak, zakua, txingak, giza-plaza eta soka-tira), gaur ikasitakoa praktikan jartzea tokatu zaie proba konbinatutan. Ikastetxeen arteko harremanak lantzeko, herri ezberdinetako gazteak nahastuta osatu dira taldeak.Goizeko 10:00etan eman diote hasiera jaialdiari. Kañamares anaiak arduratu dira ekitaldia irekitzeaz. Haiekin arpana eta aizkora nola erabili ikasi ondoren, Sakanako ikastetxeetako gazteen txanda izan da. Jai giroan, 219 gaztek parte hartu dute proba konbinatuetan.