Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
23 urtez beherako txirrindulariek gaur emanen diote hasiera egutegiko lasterketa prestigiotsuenetako bati: Bidasoako Itzuliari.20 taldetako txirrindulariak lehiatuko dira denboraldiko lehen itzuli honetan, tartean Rural Kutxa talde sakandarra. Jon Garate, Enrique Vara eta Victor de la parte izanen dira talde buruak, baina Zabalo olaztiarra ere bertan izanen da. Probak Estatu Espainiarreko txirrinduri ezagunenak bilduko ditu, tartean, Mancuso eta Amador faboritoak.Lau etapa ditu denboraldiko lehen itzuli honek: Proba mustutzeko, Irun eta Hendaia arteko 123 kilometro izanen dituzte gaur. 2. etapa Hondarribian hasi eta amaituko da, 128 kilometroko ibilbidea egin ondoren. 3.ak, gogorrenak, 100 kilometro izanen ditu, Oiartzunen hasi eta amaituta. Larunbatean emanen diote amaiera itzuliari, Irunen, 109 kilometroko etaparekin. Lau egun hauetan, besteak beste, Agiña, Aritxulegi eta Erlaitz gainak gainditu beharko dituzte. Badute nahiko lan txirrindulariek.