Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asturiasko Itzuliko etapa nagusiak ez zuen aldaketa handirik ekarri sailkapen nagusira. Hemezortzi txirrindularik ihes egin zuten etaparen hasieran eta horien artean erabaki zen lasterketa. Marczynski izan zen helmugan lehena, atzean utzi baitzituen denak Aceboko portuan gora. Vicioso, sailkapen nagusiko liderra ere iheslarien artean zegoen eta, beraz, bere postuari eutsi zion.Gorka Verdugo sailkapen nagusiko 85.a da, 34:34ra eta Pablo Urtasun 102.a, 44:49ra. Gaur emanen diote amaiera itzuliari, Cangas del Narcea eta Oviedo arteko 184 kilometroko etaparekin.