Mankomunitateak turismo bulegoetarako 3 teknikari kontratatuko ditu

Guaixe 2008ko maiatzaren 8a

Bulegoak astean 5 egunez zabalik egonen dira, asteburuak barne. Egunero 5 ordu egonen dira zabalik. Sakanako Mankomunitateak turismo bulegoetan aritzeko hiru lanpostu betetzeko deialdia egin du. Interesa dutenek maiatzaren 15era arteko epea dute haien eskaerak mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan aurkezteko. Deialdiaren berri mankomunitatean bertan edota haren web orrian jaso daiteke.