Euskararen aldeko eragozpen fiskala egiteko deia

Guaixe 2008ko maiatzaren 8a

Euskararen Nafarroako Institutuaren sorrerarekin Nafarroako Administrazioaren panoraman aldaketa eman den arren, Oinarriak-ek "ezinbestekotzat" jo du Euskarari, zor zaiona kanpaina bulkatzea. Oinarriak adierazi duenez, eragozpen fiskal kanpaina horren bidez "Nafarroako Gobernua bultzatzen ari den euskararen aurkako hizkuntza politika gaitzetsi, gure desadostasuna adierazi eta Nafarroako jendarteari zor zaizkion hizkuntza eskubideak aitortzeko premia aldarrikatu" nahi da. Horrekin batera, hizkuntza politika "errotik" aldatzea eta "normalkuntzaren aldeko hautua" egiteko "exijitu" nahi diote Nafarroako Gobernuari. NolaEuskararen aldeko eragozpen fiskala egin nahi dutenek aurrena Euskadiko Kutxan Oinarriak erakundeak zabalik duen kontu korrontean 30 euro sartu behar ditu, Euskagintza-Oinarriak arrazoia jarriz, eta diru sarreraren ziurtagiria eskatu behar da. Ondoren hiru aukera daude eragozpen fiskala egiteko. Aurrenekoa da errenta aitorpenean euskalgintzaren alde egindako sarrera kenkari moduan jartzea. Bigarrena da errenta aitorpena ohi bezala egitea eta egindako ekarpena itzultzeko instantzia orokor bat bete eta Nafarroako Gobernuari aurkeztu. Azkenik, errenta aitorpena egina jaso baduzu, aurretik azaldutako bi aukeretako baten alde egin daiteke.