Sartagundako Memoriaren Parkea larunbatean aurkeztuko dute

Guaixe 2008ko mai. 8a, 00:00
Mustutzea 12:30ean izanen da, larunbatean. Ondoren bazkaria izanen da eta bazkalondoan bakarlarien emanaldia izanen da. Sartagudako Memoriaren Parkea egin ahal izateko Sakanako hainbat udalek diru laguntza eman zuten. Parkean bertan ere izanen da sakandarren presentzia, zorigaiztoko presentzia, 7 metroko horman haien izena idatzia duten hildako sakandarrena. Artista sakandarren presentziak hildakoak gogoan izateko balioko du. Parkean irakur litezkeen testuen artean bat Castillo Suarez olerkari altsasuarrarena da. Larunbaterako prest ez badago ere, etorkizunean Jose Ramon Andaren eskultura bat, Atearen besarkada, izanen da parkearen sarreran egonen dena eta bisitari guztiei harrera eginen diena. Bat gehiagoAsteazkenean, Navarra 1936. De la esperanza al terror liburuaren 9. edizioaren aurkezpenean jakinarazi zen gerrakoan sakandar bat gehiago fusilatu zutela. Cirilo Ollo Jimenez zuen grazia. Etxarriarra sortzez, Guardia Zibila izan zen Bilbon. 52 urte zituela fusilatu zuten, 1937ko azaroaren 5ean, Santanderren. Fusilamendu horren berri Martutene espetxeko artxiboetan jaso dute.