Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
El juego del Ángel eleberria markak hausten hasi da. Izan ere, Carlos Ruiz Zafonek, bere eleberri berriaren 230.000 ale saldu ditu asteburu bakarrean. Liburua, milioi bat kopiako tiradarekin atera da, eta bere aurrendariaren uhara jarraitzeko bidean da dagoeneko. Izan ere, bere aitzindaria izan zen La sombra del viento eleberriak, hamar milio ale saldu baitzituen mundu osoan zehar. El juego del ángel, mende hasierako Bartzelonan girotutako El cementerio de los libros olvidados tetralogiaren bigarren pieza da.Eleberria, tragediaz, amodioz eta intrigaz matizatutako abentura da. Bartzelonako hiriaren alderik ilunenetik jaiotako kontakizun goxoa. Eta La sombra del viento bere aurrendariarekin gertatzen zen moduan, liburuen lilura, adiskidantza eta misterioa ditu ardatz.1920ko Bartzelonan girotua badago ere, El juego del ángel ez da eleberri sozial ez historikoa. Idazleak, bere pertsonaia protagonistaren barne gatazken kontaketa du abiapuntu, eta Ruiz Zafonen eleberrietan askotan gertatu ohi den bezala, David, protagonista, erabat hautsitako pertsonaia da. Munduaren aurka erabat babesgabe borrokan dabilen pertsonaia.Honela, La sombra del viento, gazte batek gizon madarikatu eta kondenatu bati laguntzea helburu duen erredentzio istorioa bada, El juego del ángel hasera hasieratik, gurasoak era bortitzean galdu dituelako erabat hautsita dagoen pertsonaia baten tragedia da. Gurasoen galtzapena, elementu atabikoa da literaturan, eta El juego del ángel eleberrian, Ruiz Zafonek XIX. mendeko eleberri klasikoetan hain ohikoa den elementu hori berreskuratzen du bere pertsonaien testuingurua osatzeko. Literatura unibertsaleko idazle handienetako batzuk bezala (Balzacek, Dickensek edo Víctor Hugok bezala) bizi edo bizirauteko idazten du eleberriko pertsonaia protagonistak. David, idazlumaren soldadua da. Istorio ederrak kontatzea baino gurari handiagorik ez duen soldadua. Honela, Ruiz Zafonek, idazle profesionalei, idaztearen ogibideari eta literaturaren zintzotasunari omenaldia egin nahi izan die, umiltasunez beteriko pertsonaia honen eskutik.Bestelakoan, Carlos Ruiz Zafonen obretan iraunkorrak eta ohikoak diren elementuz josia ageri da eleberria: sua katarsirako bide bezala, ura, lainoa, efektu inpresionistak, ehunka imajina gotiko... saihestezin eta ezinbestekoak guztiak idazle bartzelonarraren obretan. Etxeko marka.La sombra del viento eleberriarekin gozatu genuen guztiok gozatuko dugu El cementerio de los libros olvidados tetralogiaren bigarren obra honekin. Liburu ederra, El juego del ángel.Adur Goikoetxea