Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren hasieran abiatu zen Sakanako Mankomunitateak Olaztiko palako arduradun, Etxarriko pilota eskola, Irurtzungo Itxondo elkartea eta Etxarri Aranatz, Olazti, Altsasu eta Irurtzungo udalekin batera antolatutako Sakanako Emakumeen I. Frontenis Txapelketa.Guztira 24 bikote lehiatu dira, hiru mailatan: lehen mailan, bigarren mailan eta hirugarren mailan. Partidak Irurtzunen, Olaztin eta Etxarri Aranatzen jokatu dira. Bada, ligaxka jokatu ondoren, larunbatean, maiatzaren 10ean, txapelketako finalak jokatuko dira. Goizeko 11:30ean hasiko dira finalak eta 3. eta 4. postuen arteko lehiak, eta guztia bukatuta parte hartzaile guztiek eta antolatzaileek bazkari ederraz gozatzeko aukera izanen dute.Txapeldunek txapela, trofeoa eta pilota pote bat jasoko dute saritzat, eta gainontzekoek trofeoa eta pilota pote bat.Lehen mailako finalak Lehen eta bigarren postuak erabakitzeko Rakel eta Bea Eider eta Lauraren kontra ariko dira, eta 3. eta 4. postua zehazteko, aldiz, Aitziber eta Axun Nerea eta Amaiaren aurka.Bigarren mailako finalak Bigarren mailan, txapela hurrengo bi bikoteen arteko lehian erabakiko da: Eunate eta Irantzuk Saioa eta Yanira izanen dituzte aurrez aurre. 3. eta 4. postuak erabakitzeko lehian, Naroa eta Garazik Garbiñe eta Rakel izanen dituzte aurkari.Hirugarren mailako finalak Hirugarren mailako txapela Sara eta Loitzune eta Margari eta Begoña bikoteek dute jokoan. 3. eta 4. postuak erabakitzeko, Agurne eta Jasone Anaitzen eta Nerearen kontra lehiatuko dira.