Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur gauean, Bergarako Mendekoste jaietan antolatutako pilota jaialdian, Oskar Lasa etxarriarrak Xalarekin osatuko du bikotea, bi arerio latzen aurka egiteko: Titin III.a eta Eulate. Partida zuzenean eskainiko du ETB1ek. Bihar, berriz, Ortuellako pilotalekuan jokatuko den pilota jaialdiko 1. partiduan, Bengotxea VII.ak eta Uharte Arakilgo Jon Gorritik, Antxia eta Zabalarekin neurtuko dituzte indarrak. 22:00etan dute hitzordua.