Rural Kutxako Arturo Ariño hirugarren

Guaixe 2008ko maiatzaren 9a

Hondarribiren inguruan egin zuten laster atzo txirrindulari afizionatuek, Bidasoako Itzuliko 2. etapan. 8 txirrindulariek ihes egin eta abantailarekin iritsi ziren helmugara. Horien artean, Azpiruko Julen Gonzalez izan zen azkarrena. Rural Kutxako Arturo Ariño ere ihesean sartu zen eta 3. postuan sartu zen helmugan, 3 segundora. Tropela 53 segundo beranduago iritsi zen.Irabazlea sailkapen nagusiko 1. postura igo zen. Rural Kutxako Arturo Ariño 3.a da, 3 segundora. Bere taldekide Xabier Zabalo olaztiarra 34.a da, 53 segundora.Gaur, Oiartzunen hasi eta amaituko den etapan, Agiñaga eta Aritxulegiko gainek erabaki dezakete lasterketa.     Afizionatuen asteburuko lasterketakBihar despeditzen da Bidasoako itzulia, baina afizionatuen tropelak ez du atsedenik hartzen. Bihar bertan, larunbatean, elite mailako eta 23 urtez azpiko afizionatuek XX. San Trokas Saria izanen dute jokoan Abadiñon, Euskaldun txapelketarako baliagarria den proba. Igandean Gipuzkoako afizionatuen txapelketa jokatuko da Bergaran.