Leitzako kanporaketan parte hartzera animatu dute

Guaixe 2008ko maiatzaren 9a

Gogoratu, taldeak osatzeko 12 pertsona behar direla, 6 neska eta 6 mutil, eta parte hartzaileek 16 urte baino gehiago izan behar dituztela. Ondoko probak dira egin behar direnak: Xiba, harri jasotzea, dantza, lastoa, ingudea, koxkolak, txingak, birlak, zakua, trontza, toka, sokatira, giza proba eta musa. Kontua ez da markak egitea, Euskal Herriko jokoetan parte hartu eta ongi pasatzea baizik, eta horregatik edonork parte har dezake, probak egokituak baitira. Topaketaren ondoren bazkari herrikoia izanen da Leitzan. Norbait taldea osatzeko gogoekin badago edo taldea osatzeko komeriak badaude, antolakuntzara hots egin daiteke lasai asko (688 651 989). Bakarrik egonda ere, talderen batean edo bestean tokia eginen dutela adierazi du antolakuntzak. Iaz Sakanako bi taldek hartu zuten parte Xiba jokoetan: Uharte Arakilek eta Irañetak.