20. jardunaldia jokoan, eta txapelketa bizi-bizi

Guaixe 2008ko maiatzaren 9a

Altsasuko Alde Zaharreko festak zirela eta, aurreko asteburuan ez zen Sakanako XVIII. areto futboleko jardunaldirik jokatu. Asteburu honetan 20. jardunaldiko partidak jokatuko dira. Dena den, aipatzekoa da txapelketak bizi-bizi jarraitzen duela, puntu oso gutxiren aldea baitago sailkapenaren goialdean. Beraz, edozer gauza pasa daiteke. Sailkapena: 1. Sakana: 38 puntu2. Hiltegi: 36 puntu3. Tenis Rubor: 33 puntu4. Otofados: 28 puntu5. Biltoki: 28 puntu6. Peña Sport: 21 puntu7. Furia Tomatera: 18 puntu8. Newells: 18 puntu9. Yeregi ileapaindegia: 18 puntu10. Asesoria Fiscal: 6 puntu. Asteburuko partidak: Peña Sport - Hiltegi (Zelandin)Yeregi ileapaindegia - Newells (Zelandin)Tenis Rubor - Furia Tomatera (Frontoian)Biltoki - Otofados (Frontoian)Asesoria Fiscal eta Sakana taldeek atseden jardunaldia dute.