Sakanako Emakumeen I. Frontenis txapelketako finaletan, partida ikusgarriak

Guaixe 2008ko maiatzaren 9a

Partida guztiak despeditu eta sari emate ekitaldiaren ostean, Etxarriko Pilota Eskolak auzatea eskainiko du. Aipatzekoa da antolatzaileak eta txapelketan aritu diren kirolari guztiak bazkarian bilduko direla. Etxarrik hartuko dituen frontenis partidak: 10:00etan, 3.mailako 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida: Agurne eta Jasone Anaitz eta Nerearen kontra. 10:30ean: Lehen mailako 3. eta 4. postuak zehazteko partida: Aitziber eta Axun Nerea eta Amaiaren aurka. 11:00etan: Hirugarren mailako finala: Sara eta Loitzune Margari eta Begoñaren kontra. 11:30ean Pilota Eskolako 8 eta 9 urteko gazteek erakustaldia eginen dute. Uxue eta Leirek Garazi eta Izarri eginen diete aurre12:00etan 2.mailako finala jokatuko da: Eunate eta Irantzuk Saioa eta Yanira izanen dituzte aurkari. Ondoren, Pilotaeskolako gazteak (8 eta 9 urte) erakustaldia eginen dute. Haize eta Amaia Ainara eta Ekiñeren kontra lehiatuko dira. Bukatzeko, 12:30ean abiatuko da lehen mailako finala: Rakel eta Beak Eider eta Laurari eginen diete aurre.