Unzurrunzaga eta Pelaez beteranoetan lehenak

Guaixe 2008ko maiatzaren 12a

Atzo ez zen sakandarrik falta izan Azpeitian, 4. Izarraiz mendi lasterketan, Euskadiko Kopako 1. lasterketan.Ikusleen gozamenerako, zailtasunez betea zegoen ibilbide berria eta eguraldi txarrak eta euriak are gehiago gogortu zuten. Beraz, lasterkariek maila altuko lasterketarekin mustu zuten Euskal Herriko Kopa.10:00etan eman zioten hasiera lasterketari 293 parte hartzaileek. Hasiera-hasieratik hortzak estutu behar izan zituzten, Xoxotera bideko 5 kilometroko maldan gora. Kakute eta Erlo ere igo behar izan zituzten. 21,2 kilometro ibilbide gorabeheratsuan, 3.320 metro metatuko desnibela gainditu behar izan zuten kirolariek. 255 lasterkari iritsi ziren helmugara.Gizonen artean, erraz nagusitu zen Berako Fernando Etxegarai, ordu bat, 54 minutu eta 44 segundoko denborarekin. Emakumeen artean, berriz, Aiako Nerea Amilibia izan zen lehena, 2 ordu, 26 minutu eta 23 segundorekin.Sakandarrak beteranoen mailan nabarmendu ziren: Ander Unzurrunzaga izan zen beterano mailako gizonetan azkarrena, bi ordu 10 minutu eta 43 segundoko denborarekin. Jone Pelaezek beste horrenbeste egin zuen emakumezkoen beteranoen artean, 3 ordu, 2 minutu eta 6 segundoko denborarekin.Denborak 1. Fernando Etxegarai                     1:54:4418. Ander Unzurrunzaga                 2:10:43. Beteranoen mailako 1. gizona47. Fermin Gabirondo                     2:21:4561. Jesus Goena                             2:24:47144. Patxi Cano                                2:41:10178. Igor Jaka                                   2:46:52226. Jone Pelaez                             3:02:06. Beteranoen mailako 1. emakumea