Asteburuko pilota partiduen emaitzak

Guaixe 2008ko maiatzaren 12a

Larunbatean, Ortuellan jokatu zen pilota jaialdiko lehen partidan, Bengoetxea VII.ak eta Gorritik 21-22 galdu zuten Antxia eta Zabalaren aurka.Ez zuen zorte hobea eduki atzo Zubietak. Capellanekin batera, 13 tantotan geratu zen Galartza V.a eta Eulateren aurka, Eibarko Astelena pilotalekuak hartu zuen pilota jaialdiko 1. partidan. Jaialdia itxi zuen partidan, arratsaldeko 3.ean, Ongai eta Apeztegia 22-21 nagusitu zitzaizkien Cabrerizo eta Urberuagari.