Sakandarrak ongi Iruñeko 27. Maratoi Erdian

Guaixe 2008ko maiatzaren 13a

Beste Iruña klubak antolatuta, 881 korrikalari heldu ziren Iruñeko 27. Maratoi Erdiko helmugara. Guztiek 21.097 metro osatu behar izan zituzten. Irabazlea etxekoa izan zen, Beste Iruñako Antonio Etxeberria (1:09:24). Hasieratik faborito taldea kokatu zen aurrealdean, eta helmugarako kilometro falta zenean erasoa jo eta ihes egin zuen Etxeberriak, eta helmugara bakarrik heldu zen. Bigarrena, Israel Garcia, 6 segundora sartu zen, eta hirugarrena, Unai Saenz de la Fuente, 7 segundora.Atleta sakandarrek lan ona egin zuten. Hona hemen egin zituzten denborak: 46. Jose Ignacio Mikeo (Lakuntza): 1:22:02; 138. Mikel Goikoetxea (Altsasu): 1:28:15; 156. Peio Vergara (Altsasu): 1:28:58; 185. Jose Ramon Ramirez (Altsasu): 1:30:10; 322. Jose Reyes (Altsasu): 1:35:20; 378. Angel Tajuelo (Altsasu): 1:37:24; 401. Eusebio Vinagre (Altsasu): 1:38:23; 403. Pablo Legarra (Etxarren): 1:38:35; 458. Ivan Mazkiaran (Altsasu): 1:40:36; 459. Javier Riezu (Altsasu): 1:40:37; 503. Victor Orcaray (Irurtzun): 1:42:32; 529. Jose Ignacio Reparaz (Arbizu): 1:43:12; 565. Patxi Lasa (Ziordia): 1:44:44; eta 609. Jose Luis Mendia (Arbizu): 1:46:05.