Oraindik ez da txapela erabaki

Guaixe 2008ko maiatzaren 14a

Aurrera doa Sakanako helduen XVIII. areto futboleko txapelketa, Iker Kirolak Saria. Larunbatean abenduaren 29an jokatzekoa zen eta atzeratutako jardunaldia jokatu zen. Emaitzak:Newells 5- Otofados 7Hiltegi 6 - Tenis Rubor 3Asesoria Fiscal 0 - Yeregi ileapaindegia 3Peña Sport 2 - Sakana 1Furia Tomaterak eta Biltokik atseden jardunaldia zuten.Sailkapenean Hiltegi da lehena, 39 punturekin. Puntu bat gutxiago dauka Sakanak, eta Tenis Rubor hirugarrenak, aldiz, 33 puntu dauzka. Beraz, lehia puri-purian dago, txapelketa oraindik ez baita erabaki. Otofados laugarrena da (31 puntu), Biltoki bosgarrena (28 puntu), Peña Sport seigarrena (24 puntu), Yeregi ileapaindegia zazpigarrena (21 puntu), Furia tomatera zortzigarrena (18 puntu), Newells bederatzigarrena (18 puntu) eta Asesoria Fiscal hamargarrena (6 puntu).Asteburuko partidak Larunbatean urtarrilaren 5ean jokatzekoak ziren eta atzeratuta geratu zen 7. jardunaldiko partidak izanen dira jokoan.Hauek dira lehiak: Sakana- Asesoria Fiscal (Zelandin)Yeregi ileapaindegia - Hiltegi (Zelandin)Biltoki - Newells (Frontoian)Otofados - Furia Tomatera (Zelandin)Peña Sportek eta Tenis Ruborrek atseden jardunaldia dute. Sakanako areto futbol txapelketa maiatzaren 31n despedituko da, eta ondoren lehen sailkatutako lau taldeen artean jokatuko da finala, ekainaren 7an.