Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi ikastaro izanen dira, bata adinduendako, 9:00etatik 11:30era, eta bestea, 11:30etik 14:00etara, emakumeendako. Maiatzaren 19an hasiko dira ikastaroak eta hilaren 30era arte luzatuko dira. Guztira 30 orduko iraupena izanen dute ikastaroek. Bakoitzean dozena bat pertsonak parte hartu dezakete. Interesatuek 639 900 318 telefonoan eman dezakete izena (8:30etik 14:00etara). Dohainik da.Ikastaroa Cederna-Garalurrek Arbizun duen egoitzan eginen da. Antolatzaileek jakitera eman dute ikastaroan interesa duten pertsonak baldin badaude eta joateko modurik ez badute, haiendako garraiobidea jartzeko aukera dagoela. Beti ere, kopuruak horretarako aukera ematen badu. Bestalde, Cederna-Garalurretik ohartarazi dute ikastaroetako plazak beteko ez balira, beste herri batzuetako interesatuekin osatuko direla taldeak.