Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarren bilkura hori prestatzeko lantalde zabala aspaldi ari da lanean eta, dagoeneko, eguneko egitaraua prest du. Aurreratu dutenez jai egunean izanen diren hainbat jardueratan izena emateko aukera dute sakandarrek. Esaterako, goiz partean jokatuko den ajoarriero lehiaketan. Parte hartu nahi dutenek 638 723 422 telefonora hots egin beharko dute. Bakailao plater onena prestatzen duenak Altsasuko Basamutur jatetxean 2 bazkari irabaziko ditu. Bigarrenarendako ardo lotea izanen da saria. GehiagoJanariaz ari garela, Sakandarren Egunean herri bazkaria izanen da eta hartan izan nahi duenak ohiko tokietan eros ditzake txartelak; 16 urte bitartekoek 8 eurotan eta helduagoek 15. Dagoeneko 300 pertsonek izena emana dute. Bazkalondoan ginkana eginen da eta hartan parte hartzeko dagoeneko 7 talde prest daude. Inor parte hartzen interesaturik balego 5 laguneko taldea osatu beharko luke. Ginkanan zakuen lasterketa, sagarra hozkatzea moduko jolasak ibarrari buruzko galde erantzunekin batera nahastuko dira. Sakandarren egunean kontu gehiago izanen dira, jakina baina haien berri jakin nahi duenak blogean sartzea du.