Nafarroako Gobernuaren planetan, aurretik iragarritakoa

Guaixe 2008ko maiatzaren 13a

Gobernuaren web orrian zintzilikatuta dagoen dokumentu batean jasotzen dira egin nahi dituen jarduerak. Horretaz gain, jarduera horiek zein neurritan ari diren gauzatzen ikusteko aukera izanen da. Duela hilabete Nafarroako Gobernuak eta PSNk 2012 plana aurkeztu zuten. Hartan ere zein jarduera garatu behar zituen aurreratu zuten. Nafar guztioi zerbitzua emanen digutenez aparte, Sakanan eginen den azpiegitura bakarra jasotzen du 2012 planak: Urdiaingo industrialdea. Sakanarekin gauza bera gertatzen da astelehenean gobernuak aurkeztutako planetan: aurreikusitako azpiegiturak berriro iragarri dituztela. Oraingoan Izurdiaga, Arbizu eta Bakaikuko trenbide pasak kentzea aipatzen da.