Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aldi berean, kritikatu egin dute "inposaturiko proiektu kapitalista eta politikoa" dela, "kapitalismoari jaten emanez prekarietatea areagotzen duena, alderdi politiko inmobilistek gidatuta Euskal Herriaren ukazioan soka estutzen duena, eta amalurra erasotzen duena, sekulako txikizioa sortuz".Abiadura handiko tren egitasmoak sortzen dituen ondorioen zerrenda egin eta gero, ibarreko gazteek azaldu dute "herri bezala borrokatu eta proiektu honen bultzatzaile eta ideologo diren PSOE, PNV, PP-UPN, UMP...-ren aurka, kudeatzaile diren, Eusko Jaurlaritza, Nafar Gobernua eta Madril eta Pariseko gobernuen aurka altxatu" beharra nabarmendu dute. Aldi berean, "AHTren kontrako gelditourren antolatu behar diren ekimen guztietan aktiboki parte hartzera" deitu dute.