Etorkizunaren dantzari txiki eguna

Guaixe 2008ko maiatzaren 15a

Etxarri Aranatzen Etorkizuna taldeko dantzariekin batera Lizarrako Larraitza dantza taldekoak izanen dira. 11:00ak aldera harrera eginen diete eta hamaiketakoa izanen da. Altsasun gauza bera eginen da, mojena zen eraikineko patioan. Han dantzari sakandarrez gain, Araiako Asparren, Iruñeko Oberena eta Beasaingo dantza taldeetako kideak izanen dira. Bai herri batean, bai bestean indarrak hartu ondoren, eguerdian herrietan barnako kalejirak eginen dituzte dantzari txikiek. Desfilatzearekin batera herrietako hainbat tokitan geldialdiak eginen dituzte eta haietan dakitena erakutsiko dute. Kalejira bukatu ondoren, Etxarri eta Altsasuko plazetan talde bakoitzak bi dantza eskainiko ditu. 13:00ak aldera izanen da hori. Ondoren bazkaltzera joanen dira guztiak. BateraArratsaldean, 16:30ean, Altsasuko Iortia kultur guneko plazarako bidea hartuko dute dantzari txiki guztiek. 17:00etan guztiek elkarrekin dantza eginen dute. Hara biltzen denak Agintariarena, Agurra, Lantzeko zortzikoa eta Esku dantza aldi berean dantzatzen ikusiko ditu haur guztiak. Horren ondoren talde bakoitzaren txanda izanen da eta, dantza saioa, dantzari txiki guztiek Txulalai dantzatuz despedituko da.