Ganaduzaleak kexu Urbasa-Andian "beharrezko" inbertsioak egiten ez direlako

Guaixe 2008ko maiatzaren 19a

EHNE sindikatuko ordezkari Santos Galdeano eta Urbasa-Andiako Larreen Batzordeko presidente Jose Ignazio Beltza patronatuko bilkuran izan ziren eta oso kritiko azaldu ziren Nafarroako Gobernuarekin. Jose Ignazio Beltza etxarriarrak esan digunez, "abeltzaintza azpiegitura premia handiak daude eta haietara bideratzen den diru kopurua azken 3 urteetan bera izan da. Gutxieneko batzuk behar ditugu abeltzaintzaz bizi garenok". Kontseilariari gogorarazi zioten gobernuko aurrekontu eztabaidan atzera bota zutela Urbasa-Andiarako diru sail bat eskatzen zuen mozioa. Ura eta bideakAbeltzain etxarriarrak jakinarazi digunez "Urbasa-Andian urarena da arazo nagusia. Aziendak edateko ur puntu gehiago behar dira, (EHNEk 50 hektareako bat eskatzen du) horrela ez da ganadu pilaketarik izanen eta erosioa ekidin daiteke. Gainera, azienda ura edateko kilometroak ibiltzea ere eragotziko litzateke". Jose Ignaziok ere azaldu digu abeltzainek eskatu dutela mendiko "betiko bideak konpontzeko eta bide sare bat sortzeko. Horren ondoren mendian ibiltzeko baimena duten ibilgailu guztien jabeei mapa bidali eta bide horietatik kanpo ibiltzea debekatu. Bestela larreak kaltetzen dira". Bestalde, natur parkeko patronatuaren bileran abeltzainen ordezkariak kexu agertu ziren larre-ordenazio plana geldi dagoelako. Jose Ignaziok azaldu digunez, Nafarroako Gobernuak 2006an eman zuen lana egiteko. Behin eta berriz hari buruzko informazioa eskatu ondoren, bileran jakin zuten departamentua dokumentua aztertzen ari dela eta "emanen duela informazioa". Abeltzainendako plan hori "beharrezkoa da, mendizerraren premiak zenbakitan zehazteko". PalazioaUrbasako jauregia ere hizketa-gaia izan zen natur parkeko bileran. Negu partean Nafarroako prentsan palazioa hotel bihurtzeko aukeraz zenbait berri argitaratu ziren. Apirileko bilkuraren aurretik aukera horri buruzko informazio idatzia eskatu zioten abeltzainen ordezkariek Turismo Departamentuari eta Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari. Alferrik izan zen. Natur parkeko patronatuaren bilkuran jakin ahal izan zuten Turismo Departamentua jauregia hotel gisa erabiltzeko bideragarritasun ikerketak egiten ari dela. Departamentutik ez dute informazio gehiago eman, hala eskatu bazuten ere. Jose Ignaziok esan digunez "turismoa errealitate bat da, baina hotelaz aparte beste aukera batzuk aztertzeko eskatzen dugu". Interpretazio gunea eta tokiko produktuen salmenta puntua dira aukeretako batzuk. Etxarriko abeltzainak, bestalde, patronatura joaten diren ordezkarien jarrerarekin kezka azaldu digu, "jauregia herriena, mankomunitateena eta garapen agentziena ere badelako".Turismoarekin jarraituz, Lizarraldeko Turismo Kontsortzioak Andian arreta gehiago eskatu zuen. Haren ustez, Urbasarekin alderatuta apenas dagoelako ibilbideri edo bisitariendako intereseko tokirik. AURTEN AURREIKUSITAKO LANAK Oihan erabilera zuhaitzekinMarkatzeak: zura (78 hektarea) eta enbor txikiak (88 hektarea) markatuko dira basogintzako antolamendu proiektuaren arabera, Basazelai, Mendarte, Bardoitza eta Aitzalutza parajeetan.Sasiak garbitzea: Mendarteko barrutian, lehentasuneko 6230 habitataren mesedetan (Nardus stricta landarea gailentzen den belardietan).Ordozko pista moldatzea hainbat tokitan, 3.000 metro guztira. Birsortzeko mozketetan ateratako enborrak eta adarrak zatikatzea. Ordozko barrutian birsortzeak aurrera egin dezan ziurtatzeko. Bakantzeak: Otsaportilloko pistaren gunean. Baso-berritzeak: orain arteko baso-berritzeei eustea eta Severinoren borda parajean arboladi bat sartzea.Mintegiaren mantentze-lanak. Arriskua sortzen duten zuhaitzak inaustea.Zuhaitzik gabeko oihan erabilera Parasitoen kontrako tratamenduak: Ardi-aziendarentzako dutxak eta bainuak. Hutsik edo eroriak dauden txabolen inguruko zaborra biltzeko.Mugen hesiak konpontzea: Dorraoko atakatik Unanuko atakaraino (1.700 metro lineal).Aziendarendako mangen funtzionamenduaren kartelak.Ezkizan baltsa berria egitea, dagokion askarekin eta Santa Marinako pistatik bide berria egitea. Erabilera mistoaBarrutietako itxiturak ikusi eta zatiren bat konpondu.Andiako pista moldatzea, Larragatik Fuentefria aldera (3.800 metro lineal).Pista moldatzea Lizarragako igoera aldean.1,20 m-ko harrizko hesiz ixtea La Escalonada leizea eta Lizarragako 2 edo 3 leize.Erabilera publikoaAtaken 6 seinale eta obren bi kartel paratzea.Seinaleen eskuliburua egitea. Hondakinak biltzeko kontratua Jurramendiko Mankomunitatearekin.Urederraren Iturburuko Natur Erreserbaren sarbidea hobetzea. Arratondoko trikuharria ixtea. Mantentze-lan orokorrakEdukiontzien 3 gune berri egitea eta daudenak mantentzea.Mantentze-lanak guardetxean.